froga1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
froga1 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Moeraki harkaitzak


2012/09/01 Iturria: Elhuyar aldizkaria


Duela 60 milioi urte, itsas hondoko sedimentuan harrizko bola batzuk hasi ziren sortzen. Nukleo batzuen inguruan sedimentuen zementazioz osatutako konkrezioak; urteak pasatu ahala, gero eta handiagoak. Gero, lurrazalean gelditu ziren itsas hondoko sedimentu-geruzak, eta, higaduraren poderioz, agerian inguruko sedimentuak baino gogorragoak ziren harrizko esferak. Moeraki harkaitzak dira.
Zeelanda Berriko hegoaldean daude, Moeraki eta Hampden herrixken artean, Koekohe Beach hondartzan. Handienek 2 metroko diametroa dute eta 7 tona inguru pisatzen dute; txikienak, berriz, futboleko baloi baten tankerakoak dira. 50 bat dira guztira. XIX. mendeko argazkien arabera, gehiago ere izan ziren, baina, dirudienez, txikienak jendeak eraman ditu, lorategian jartzeko, edo oroigarri gisa... Gaur egun, legez babestuta daude, eta debekatuta dago haiek hondatzea, mugitzea, edo graffitiak egitea.

2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

Gure ondare geologikoa

2012/10/27 ITURRIA: TEKNOPOLIS

Urdaibaien, UPV-EHU-ko aditu talde batek geologiaren ikuspegitik interesgarriak diren 150 gune identifikatu eta markatu ditu. Miren Mendia geologoak gidatu gaitu gune horietan zehar.