2012(e)ko uztailaren 10(a), asteartea

Paper zaharrak berri


2013/06/01 Lakar Iraizoz, Oihane - Elhuyar Zientzia


Tolosan dago Gipuzkoako Artxibo Orokorra. XV. mendetik aurrerako agiriak dituzte bertan. Eraikina bera 1904. urtetik da dokumentu horien gordailu. Han baino lehen, ordea, Tolosako Santa Maria elizan izan zituzten, sakristien gainean, 1530etik. Kondizioak ez ziren izan dokumentuak hondatu gabe gordetzeko onenak. Are gehiago, suterik ere jasan zuten inoiz, hala nola XVIII. mendearen bukaeran, bai eta bustialdirik ere, aipatutako sutean herritarrek Oria ibaiaren ertzera bota baitzituzten hainbat dokumentu, garretatik babesteko.
Gorabehera horiek pairatutako dokumentuek zaharberritze-laborategitik pasatzeko premia dute. Sendatu egiten dituzte laborategian, beren funtzioa betetzen jarrai dezaten; alegia, interesa duen orok kontsultatu ahal izan ditzan.